'GURE LEKUKOTASUNA'

2020ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuen aurrean, jaun-andereak,
ibiltzen gara askotan
bozkarioa ezarri nahiz
denen gogo-bihotzetan
Baina giroa ez dago naski
alaitzeko denboretan
oraindik Euskal Herria
ari baita negarretan (bis)

Ez dugu segur gauza haundi

[rik

Herriari eskaintzeko
Bakar-bakarrik zenbait olerki
hemen zuei kantatzeko
Guk ere zinez, gure herria
asko maite dugulako.
Eta kantuz, gure moldean,
nolazbeit zerbitzatzeko (bis)

Badakigu, bai, kantuaz beste
nahi duela herriak
Bainan ez dira denontzat ber

[din

iraultzaren iturriak
Bakoitzak, beraz, bere sailean,
ezar ditzala harriak
Elkarren lanak, ongi uztartuz,
altxatzen dira etxeak


Etxe batean, nork ez du maite
beti kantuz ari dena?
Baina kantua ez da ez aski,
egin behar ere lana
Gaurko kantu hau izan dadila
gure lekukotasuna
Burruka gaiten irabazteko
Euskadin askatasuna (bis)

'GURE LEKUKOTASUNA'

(Elkar, 1977)

Hitzak: Daniel Landart.

Musika: Anje Duhalde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.