Irudia. Bilbo
Gure Artea sariak banatu dituzte
Gema Intxaustik, Erlea Manerosek eta Bulegoa z/b taldeko arduradunek Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen Gure Artea sariak jaso zituzten, atzo, Bilboko Arte Ederren museoan egindako ekitaldian. Ibilbide artistikoa saritu diote Intxaustiri, sorkuntza lana Manerosi, eta arte plastikoen eta ikusizkoen arloan egindako lana aitortu diote Bulegoa z/b-ri. Bingen Zupiria Kultura sailburuak adierazi zuen sariekin «euskal gizartearen, bertako erakundeen eta sektorearen» aitorpena helarazi nahi dietela irabazleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu