Guitaralde gitarra festibala uztailaren 7an hasiko da

Off egitaraua itzuliko da, pandemiak eten ondotik. Lehen aldiz luthier saloi bat antolatuko dute, 7rako eta 8rako, eta hiru oholtza izanen ditu berritasun

Garik kontzertua emango du jaialdiko hirugarren gaualdian. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Ainize Madariaga
2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Guitaralde gitarra festibalak 11. aldia izanen du uztailaren 7an, 8an eta 9an, Hendaian (Lapurdi). Pandemiak eragin bazion ere, «bizirautea» lortu zuen 2020an: «Gu izan ginen bakarrak eusten. Kontzertu isolatuak izan ziren, baina egin egin genuen», erran du Jean Marie Ekai zuzendari artistikoak.

Isildu behar izan zutena Off egitaraua izan zen, osagarri neurriek hala beharturik. Horregatik, aurtengoa indartsu dator, bi egitarauak berriz ere martxan izanen baitira. Ez da gutiestekoa Off-ena, zazpi-zortzi kontzertu izanen baitira hiru egunez Hendaia osoan zehar: ostatuetan, kanpinean, plazetan... Denak kitorik, gainera.

Egitarau ofizialak izen handia dakar lehen egunean Gaztelu aretora, Ekairen erranetan; Matteo Mancuso gitarra jole gazte italiarra zinez azpimarratu du: «Ezin dut festibaleko artista bakar bat hautatu, baina egia da Mankuzo etortzea aski harrigarri zaiola jendeari, nazioarteko ospe handiko artista baita». Dago publiko amateurrak bigarren eguneko Mike Stern Band «ongi preziatuko» duela, zeinak June Agirreren ondotik joko baitu.

Hirugarren gaualdia «aski pop-rock eta askotarikoa» dela ere salatu du. Lehentze, hiru oholtza izanen dira. Bertan joko du Garik, soloan, bai Virna Novak eta Patrick Rondatek ere.

Aurtengoak badu berritasun gehiagorik: lehen aldikoz antolatua baitute bi eguneko luthier saloi bat, uztailaren 8rako eta 9rako: «Tokiko» zazpi-zortzi luthierrek erakutsiko diote beren artea hurbiltzen den orori.

Ekairen ustez, aurtengo Guitaraldek afixa ederra du, baina ez iazkoa bezain ederra. Hala ere, bi emakume artista hauek egitarauaren maila goraren erakusgarri zaizkio: Hyleen alde batetik, eta aipatutako Virna Nova bertzetik, zeinak diskoa atera berri baitu: «Jendea loriatuko da!».

Festibalaren filosofia laburbildu du: «Aski joria da, eklektikoa. Maite dut hainbertze gitarra egotea, araiz, publiko zabala nola zorrotza satisfos izanen dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.