Instrukzioko Epaitegiko epaileak Eliseo Gilek eginiko Iruña Veleiako ostraken analisien eskaria onartu eta eginkizun hori Guardia Zibilaren Kimika Sailera bidali bazuen ere, Guardia Zibilak uko egin dio orain analisi horiek egiteari, 1. Instrukzioko Epaitegira bidalitako agiri baten bidez. «Harrigarria da urte bete eman behar izatea», adierazi dute Arabako Iruña Argitzeko Batzordeak eta Sos Iruña Veleia Plataformak, «hasieratik genekiena erakusteko: Guardia Zibilak ez daukala arkeometria laborategi batek ezinbestekoak dituen tresna berezirik: termoluminizentzietarako makinak, partikulen azeleragailuak, eta abar».
«Analitikak lehenbailehen egitea prestigioko arkeometriako laborategi batean» eskatzen jarraitzen dute batzordeko eta plataformako kideek, «gai korapilatsu hau behingoz argi dezagun».
Guardia Zibilak adierazi du ez dituela aztertuko Iruña-Veleiako ostrakak
Azterketak laborategi batean «lehenbailehen» egin daitezen eskatzen jarraitzen du Sos Iruña Veleia Plataformak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu