Gracia Azketak, Yaldeberek eta Goñik irabazi dituzte Ertibil arte sariak
ARTEA. Amaia Gracia Azketa, Irantzu Yaldebere eta Helena Goñi artistak saritu ditu aurten Bizkaiko 34. Ertibil arte sariketak, eta erakusketa osatu du haien lanekin zein epaimahaiak hautatutako beste hamazazpi artistaren lanekin. Bilboko Rekalde aretoan dago orain erakusketa, eta Bizkaiko beste hainbat herritara eramango dute bilduma abenduaren 29ra bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu