GOSSIP
'Real Power'
Diskoetxea: Columbia Local
Hamar urte baino gehiago egon da ezer argitaratu gabe, baina iaz iragarri zuen AEBetako taldeak seigarren diskoa bidean zela, eta zaleak aztoratu zituen albisteak. Orain esku artean dugu lana, eta, askoren ustetan aurrekoak baino pattalagoa bada ere, badauzka hainbat puntu interesgarri. Gossip gustuko duenak gozatuko du ziurrenik, euren betiko soinua mantentzen baita Real Power honetan ere, sintetizadoreek ematen duten pop dantzagarriarekin, talde formatua izateak ematen dion rock ukituren bat edo besterekin, eta Beth Dittoren ahots sakonak emandako indarrarekin.