Musika. Bidelapurrak
'Gorriak eta bi'
Diskoetxea: Autoekoizpena.
Bigarren diskoa izan ohi da zailena musikari batentzat, batik bat, lehenengoarekin oihartzun apur bat lortu baduzu. Tentuz ibiltzea komeni da. Zentzu horretan, ez da erabaki txarra bikotea zena talde bilakatu eta, alde horretatik, proposamen musikala sendotzea eta borobiltzea. Horixe egin du Bidelapurrak taldeak Gorriak eta bi bigarren disko honetan. Folk-rock elektro-akustikoaren bideari heldu diote oraingoan ere, baina ia bikote akustiko hutsa zirenean erakutsitako nortasunari muzin egin gabe; Irlandako eta Erresuma Batuko folk-rocketik edaten duten doinuak eta erritmoak, hitz esanguratsuak, eta inguruan gertatzen denarekiko ikuspuntu kritikoa. Aurrerapauso polita da disko hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu