Musika

Gorka Urbizuk 'Bakan (I)' kaleratu du, bi kantuko EPa

Musika plataformetan entzungai dago dagoeneko diskoa, eta martxoan kaleratuko dute, 7 hazbeteko binilozko disko batean.

Gorka Urbizu, 2024ko otsailean Donostian emandako kontzertuan. GORKA RUBIO / FOKU
Gorka Urbizu, 2024ko otsailean Donostian emandako kontzertuan. GORKA RUBIO / FOKU
mikel lizarralde
2025eko urtarrilaren 20a
16:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Hasiera bat diskoa kaleratu eta urtebetera, Gorka Urbizuk bi kantu berri jarri ditu gaur entzungai musika plataformetan. Herri txiki eta Etorkizuna ginenean dira bi kantu horiek, eta Bakan (I) izeneko EPa osatzen dute. Momentuz plataformetan daude entzungai bi kantuak, baina martxoan 7an hazbeteko binilo batean argitaratzeko asmoa azaldu du Urbizuk. Hain zuzen ere, Urbizuren webgunean eska daiteke dagoeneko diskoa.

Bi kantuen grabazioan Joan Ponsek (bateria) eta Jordi Matasek (baxua) lagundu dute Urbizu, eta Etorkizuna ginenean-en beste bi gonbidatu ere izan ditu: Amaia Miranda gitarrista eta Gorka Armendariz abeslaria (Leihotikan). 

Urbizuk berak jakinarazi du diskoaren izenburuko (I) horrek esan nahi duela gisa bereko grabazio gehiago ateratzeko asmoa duela.

Herri txiki kantuaren bideoklip bat ere osatu dute, Teatre de Ca l'Erilen (Guissona, Herrialde Katalanak) emandako kontzertuan hartutako irudiekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.