Gorka Etxeberria Casqueirok 60 ordu zoologikoan liburua eman du argitara, gazte baten 60 orduren kontaketa egiten duen poema liburu autoeditatua. Liburuak Fredi Paia bertsolariaren hitzaurrea du, eta amaieran egilearen lau adiskideren testu bana: Mikel Astarloza txirrindulariarena, Eñaut Gantxegi aktorearena, Ion Olano Carlos sortzaile eta BERRIAko kolaboratzailearena eta Ibon Apezetxea Goñi Pepino musikariarena. Bertsolari gisa, hiru bider hartu du parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Etxeberria Casqueirok, eta Irutxuloko Hitza-n kolaboratu izan du artikuluak idatziz. Pasaian jaio zen, 1985ean, baina Errenterian hazia da (Gipuzkoa).
«Zoologikoaren izenekin definitu izan dira sarritan gaueko gazteen bilguneak», idatzi du Fredi Paiak, Gorka Etxeberria Casqueiroren 60 ordu zoologikoan liburuari paratu dion hitzaurrean. «Mespertxuz sarri, baina mespretxuak, adierazten duenaren barruko kontraesanen berri besterik ez digu ematen gehienetan».
Gorka Etxeberria Casqueirok '60 ordu zoologikoan' kaleratu du
Poemen bitartez, gazte baten bizitzako 60 ordu ditu kontagai egileak bere kabuz argitaratu duen lanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu