Gonzalo Etxaguek ipuin bilduma bat sareratu du, doan eskuragai

Erredakzioa
Donostia
2013ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gonzalo Etxague idazleak (Madril, 1973) Literatura merkea ipuin bilduma sareratu du Armiarmatik sarera blogean, eta epub nahiz PDF formatuetan eskuragarri jarri (armiarmatiksarera.wordpress.com helbidean), Creative Commons lizentziapean. Aurretik beste liburu bat du argitaratua: Ahots bilduma eleberria (Alberdania,2003). Bilboko Udalak antolatutako Gabriel Aresti ipuin lehiaketa irabazi zuen 2003an, Bost Salakot-ekin, eta lehiaketa bereko accesit bat 2009an, John Ferreiraren kasua-rekin. Zortzi ipuin ditu liburuak: Errepidean, Alokairuan, Literatura merkea, Basoan topatu zuten gizona, Atzerritar adeitsuak, Lagun mina, Izen-lapurra eta Galdeketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.