Hautatutako bi artistek bi hilabeteko egonaldia —abuztuaren 1etik irailaren 30era— egingo dute Ma Studion, eta egonaldi horren azken egunetan erakusketa bat paratuko dute haien lanekin.
Judas Arrieta programaren bultzatzaile eta sortzaileak eta Koldo Almandoz zinemagileak aurtengo beka eta iazko lanekin osatutako katalogoa aurkeztu dute gaur goizean, Donostian. Hain zuzen, Almandoz bera izan zen iazko garaileetako bat, Ismael Iglesiasekin batera.
2009an eratu zenetik, hamabi euskal artistaren lanak sustatu ditu Goazen Txinara programak: Lorea Alfaro, Tasio Ardanaz, Carlos Irijalba, Jasone Miranda Blbao (2009), Isabel Herguera, Juan Aizpitarte, Aitor Lajarin, Iñigo Salaberria (2010), Alain M. Urrutia, Luis Candaudap (2011), Almandoz eta Iglesias.
Bekari buruzko argibide gehiago izateko, jo www.mastudiobeijing.com helbidera. Proiektuen dokumentazioa, berriz, [email protected] helbidera bidali behar da urtarrilaren 30a baino lehen.