'Gizajo baten egunkaria' eta 'Ihesaldi politta' euskaraz kaleratu dituzte

Miren Arratibelek itzuli du Jeff Kinneyren liburu marrazkiduna, eta Jon Muñozek, berriz, Anna Gavaldaren lana

Ainhoa Sarasola.
Donostia
2010eko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bere antiheroia aurkezten du Jeff Kinney idazle eta marrazkigileak Gizajo baten egunkaria liburuan. Greg da eleberriko protagonista, eta nerabezaroko bere bizipenak azalduko ditu eguneroko itxura duen lanean. Miren Arratibelek euskaratu du gaztetxoentzako lana, «oso ongi gainera», Mujika Iraolaren hitzetan.

Anna Gavalda idazle frantziarraren azken lana ere, Ihesaldi politta eleberria, euskaraz kaleratu du Alberdaniak, Jon Muñozen itzulpenari esker. Editorearen ustez, «bizipozaren inguruko nobela da, haurtzarorako bidaia pozgarri baina mingarri bat, nahiz eta helduak diren bidaia hori egiten dutenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.