Gitarrek protagonismoa berreskuratuko dute Deloreanen lan berrian

'Apar', zarauztarren laugarren lana, irailaren 9an kaleratuko dute Mushroom Pillow zigiluaren eskutik

Erredakzioa
2013ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Hiru urte geroago, Delorean taldeak Subiza diskoaren jarraipena publikatuko du. Apar deituko da talde zarauztarraren estudioko laugarren lana izango dena. Mushroom Pilow zigiluarekin kaleratu dute lana, irailaren 9an, eta beren ibilbideko lanik «boteretsuena, dinamikoena eta sentikorrena» dela adierazi dute. Taldekideen arabera, gitarrek protagonismoa berreskuratuko dute. Subiza-rekin nazioarteko kritikaren onespena jaso ostean, tartean Pitchfork komunikabidearena, taldekideek aitortu dute presionaturik sentitu direla. Diskoa Herrialde Katalanetan grabatu dute, Bartzelonako Poblenoun; Apar ekoizteko, Chris Zaneren laguntza izan du Deloreanek.

Hitzei dagokienez, taldekideek adierazi dute orain artean idatzi dituzten sentiberenak direla. Igor Eskuderok, Guillermo Astrainek, Unai Lazkanok eta Ekhi Lopetegik osatzen dute Delorean.

Subiza lanarekin nazioartean hainbat kontzertu eskaini zituzten; tartean, Europan, Asian, Ozeanian eta Amerikan. Urrian, bertan izango dira berriro. Aurretik, uztailean, lan berriko abesti batzuz gozatzeko aukera egongo da Bilbon, BBK Live jaialdiaren barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.