Musika. MOXAL

Gitarraren lauhazkan

Non: Gernikako Lizeo antzokian. Noiz: Ostiralean, 20:00etan.

2020ko urriaren 11
00:00
Entzun
Hannot Mintegia (Gernika, Bizkaia, 1978) musikari eta ekoizlearen bakarkako proiektua da Moxal. Audience taldean ibili eta gero jarri zuen martxan, eta bere proposamen berria «besteek bizi izateko espaziotzat» jo izan du. Zaldikatu izan zen bide horren lehen emaitza, hainbat kolaboratzailerekin ondutako atmosfera iluneko diskoa. Berriki eman du lan berria: Arrebetxe.

Arrebaren etxeko gela baten grabatu izanari zor dio izena diskoak; gitarra akustiko soil batez eta etxe giroko intimitatean ondutako abesti bilduma da. Aurreko lanean ez bezala, bakarrik aritu da lan honetan Mintegia, pandemiak ekarritako isolatze asteetan aritu baita harekin lanean. Hala azaldu dio Antton Iturberi El mundo sonoro agerkarian: «Denbora hil horrekin zer egin dudan da gakoa. Zer egin ez nekien momentu askotan, deserosoetan eta atseginetan, horrantz jo dut. Gitarra ukitzera, eta nire arreta jartzeko moduko leku eroso bat sortzera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.