Irudia. Donostia

Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du Urbeltzek

2015eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Juan Antonio Urbeltzek jaso du Gipuzkoako Urrezko Domina, duela 50 urtetik gaur arte euskal dantza tradizionalak ikertzen eta berreskuratzen egindako lanagatik. Dantzen jatorriaren ikerketan ekarpen oparoa egin du, edukirik eta zentzurik ez badaukate haiei eustea zaila dela iritzita. Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo eman zion saria, Donostian, eta, BERRIAri azaldu zionez, «sorpresa» handiz jaso du egindako ibilbidearen aitortza. Egun, Argia dantza taldeko zuzendaria da, eta datorren urterako ikuskizuna prestatzen dabil, liburu bat idazten aritzeaz gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.