DURANGOKO 45. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA

«Gazteturik eta berriturik» berrargitaratu dute 'Gabon dut anuntzio'

Hiru diskorekin eta Xabier Egañak egindako irudiekin hornitu dute Bitoriano Gandiagaren 1986ko poema liburua

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Aurreneko argitalpenaren 25. urteurrenetik gertu delarik, «gazteturik eta berriturik» argitaratu du Arantzazu Frantziskotar Edizioak argitaletxeak Bitoriano Gandiagaren Gabon dut anuntzio poema eta kantu liburua, Paulo Agirrebaltzategi editoreak edizio berriaren hitzaurrean azaldu duenez.

Liburuko poema batzuk bakoitza bere doinuarekin ageri ziren jatorrizko edizioan. Herrikoiak ziren doinuetako batzuk; besteak, Pello Zabalak edo Joan Luis Atxegak sortuak. Argitalpen hartan musikatu gabe zeuden sei bertso sortari doinua jartzeaz gain, musika moldaketak egin ditu orain Atxegak, «karaoke antzeko play-back osatuz», Agirrebaltzategik azaldu duenez.

Pieza guztiak hiru diskotan grabatu dituzte, Pello Zabalak zuzenduta, Arantzazuko Koruko Gabon Errondako Taldeak, Edurne Agirrek, Migel Noblek eta Pello Zabalak, Bitoriano Gandiaga zenak grabatutako errezitazioen laguntzaz. Liburuarekin batera kaleratu dira hiru diskook.

Liburuak Xabier Egaña artistak sortutako koloreetako ilustrazio berriak ditu, eta azala ere artista berak egina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.