Donostiako 85. Musika Hamabostaldia

Gazte talentudunen aldeko apustua Donostiako Miramar jauregian

Donostiako 85. Musika Hamabostaldiaren barruan, Musikene eskolako hamabost ikasle izango dira oholtza gainean. Astelehenetik ostiralera, bi solo eta hiru talde emanaldi antolatu dituzte.

Koita hirukotea. DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
Koita hirukotea. DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA
Donostia
2024ko abuztuaren 17a
05:05
Entzun

Hurrengo astetik aurrera, pianoak, biolinak eta fagotak gazteak izango dituzte melodia lagun. Alejandra Cortijo flautistak irekiko du zikloa, astelehenean, Pedro Jose Rodriguez piano jolearekin. Gauberten, Karg-Elerten eta Borneren lanak joko dituzte, besteak beste.

Aurten ere, Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasleek Donostiako Musika Hamabostaldian parte hartuko dute, Interprete gazteak zikloan. Oraindik ikasten ari diren musikari gazteentzako ekitaldia da, izatez. Emanaldi guztiak Miramar jauregian izango dira, arratsaldeko zazpietan. Sarrerak salgai daude Musika Hamabostaldiaren webgunean.

Beethovenen eta Brahmsen lanek emango diote jarraipena zikloari, asteartean, Koita hirukotearen eskutik. Cristina Martinezekbiolina, Clara Torok biolontxeloa eta Ismael Gilek pianoa joko dute. Pianoa izango da, hain justu, asteazkeneko protagonista. Asier Oroz pianistak, Bachen, Schuberten, Scriabinen eta Dutilleuxen lanak joko ditu. Oroz saritua izan da Euskadiko Gazte Musikariak eta Mataro Hiria lehiaketetan.

Ostegunean Cuarteto Lauso taldea arituko da Miramar jauregian, eta ostiralean, Medinukai Ensemble. Lehen taldea hari instrumentuek osatzen dute, eta Mendelssohnen eta Ravelen lanak interpretatuko dituzte oholtza gainean. Bigarrena, berriz, haizezkoek osatzen dute, eta Janaceken, Lefebvreren eta Françaisen lanak joko dituzte. Azken horien helburua XX. mendeko «errepertorio askotariko eta ezohikoa» esploratzea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.