«Modernoak, frikiak, punkiak, hip hoperoak eta apatxe bakartiak» ageri dira, besteak beste, John Anduezaren Larunbatean Bukowskin gazteentzako eleberriko tribuen artean. Elkar argitaletxeak eman du argitara, Taupadak sailean.
Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria abian jartzearekin batera hasten da nobelako kontakizuna. Institutu horretan eite eta joera askotako gazteak batzen dira. Nerabe horien munduan murgilduko da irakurlea, eta gai askoren inguruan gogoeta egiteko aukera izango du: gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak, rock-and-rolla… Halako batean, norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan…
Telebistarako lan egin du azken urteetan Jon Anduezak (Oregon, AEB, 1966), baina aspalditik idazten du, eta hainbat ipuin sariketa irabazitakoa da. Nobela idaztean, «gazte jendearentzako bereziki egindakoa» izan dadin ahalegindu da, «bai idazkeran eta bai traman».
«Gazte jendearentzako» nobela bat egiten saiatu da John Andueza
Institutu bateko askotariko ikasleen munduak erakusten ditu 'Larunbatean Bukowskin' eleberriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu