Gaur ospatuko da Bertso Eguna, Azpeitian
BERTSOLARITZA.Azken urteotan egin den bezala, ibiltaria izango da aurtengo Bertso Eguna ere. Elkarteak urtero aldatu ohi du herriz hitzordua, eta Azpeitian (Gipuzkoa) izango da gaurkoa. 11:30ean abiatuko dute eguna, kalez kaleko poteo eta bertso saio irekiarekin.Ondoren, 14:30ean, bazkariak egingo dituzte zenbait elkartetan. Txalintxo elkartean, esaterako, Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira kantuan. Oilagorra elkartean, aldiz, Jone Uria eta Sustrai Colina. Andoni Egañak eta Nerea Elustondok Ziripot elkartean kantatuko dute. Zulo Zabalen, berriz, Miren Artetxek eta Saioa Alkaizak; eta Unai Iturriaga eta Jexux Mari Irazu Oilo Soro elkartean arituko dira. Arratsaldean ere jarraituko du festak. Izan ere, poteoaren eta Elikagunean antolatuko duten afariaren ondotik, Elikagunean bertan egingo dute bertso ekitaldi nagusia. Bertsolari hauek arituko dira kantuan: Maialen Lujanbio, En?aut Martikorena, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Ander Fuentes Itturri, Josune Aramendi, Aissa Intxausti, Ane Labaka, Peru Abarrategi, Maddi Aiestaran eta Sarai Robles.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu