Gaur jokatuko da Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketa

Seguran egingo dute, eta hamahiru bikotek hartuko dute parte. Dantza Eguna ere ospatuko dute

Iazko txapelketako irudi bat. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA.
2023ko urriaren 21a
00:00
Entzun
DANTZA. Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketa jokatuko da gaur Segurako Baratze pilotalekuan (Gipuzkoa). 18:00etan hasiko da, eta hamahiru bikote arituko dira lehian; horien artean izango dira joan den urtean txapelketa irabazi zuten Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo. Fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dituzte.

Hauek izango dira, hain zuzen, parte hartzaileak: Maren Galvez eta Gorka Granago (Lezo-Sopela); Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia); Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia); Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia); Garazi Fernandez eta Diego Duran (Sestao-Barakaldo); Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo); Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo); Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (Azpeitia); Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (Lezo); Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara); BeƱat Olano eta Mikel Artola (Gasteiz-Usurbil); Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa); eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia). Epaimahaia, berriz, Euskal Dantzarien Biltzarreko bost kidek osatuko dute. Atsedenaldian, Haatik dantza konpainiaren Errimak bi oinetan ikuskizunaren zati bat emango dute.

Horrez gain, Dantza Eguna ere ospatuko dute gaur Seguran. 2016an antolatu zuten aurrenekoz, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurrenean, eta seigarren aldia izango da aurtengoa. 12:00etan abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.