GAUR IRUNEN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Ane Labaka Maioz
Lasarte-Oria (1992)
Lehen Txapelketa Nagusia du aurtengoa, eta Gotaine-Iribarnekokanporaketan 694,5 puntu eskuratuta, finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du. Ganbarako lanean lortu zuen, saio hartan, puntu gehien.

Jone Uria Albizuri
Getxo (1990)
Bere laugarren Txapelketa Nagusia du aurten, eta Donostian jokatu zuen final-laurdena. Bertan erakustaldia eman, eta 706 punturekin garaipena lortuta, zuzenean lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.

Maddalen Arzallus Antia
Hendaia (1990)
678 puntu eskuratuta, laugarren egin zuen Donostiako final-laurdenean. Hain zuzen ere, puntuaketa horrek eman dio finalaurrekoetan kantatzeko aukera. Zortziko handian lortu zuen puntu gehien.

Miren Artetxe Sarasola
Hendaia (1985)
Laugarren Txapelketa Nagusia du, eta Gasteizenjokatu zuen final-laudena. 670 puntu lortu zituen,denera, saio hartan, eta horrek modua eman dio, hain justu, finalaurrekoetara sailkatzeko.

Nerea Ibarzabal Salegi
Markina-Xemein (1994)
738 punturekin irabazi zuen Gotaine-Iribarneko final-laurdena. Orain arteko emandako puntu gehien eskuratu zuen, Alaia Martinekin berdinketa lortuta. Ganbarako lanean lortu zuen puntu gehien.

Sustrai Colina Akordarrementeria
Urruña (1982)
2017ko Txapelketa Nagusiko finalean izan zelako, zuzenean sailkatu zen aurtengo txapelketako finalaurrekoetarako. Hirugarren egin zuen orduko finalean. Seigarren aldia du aurtengoa Txapelketa Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.