Gaur hasita eta azarora arte, Basarri omenduko dute Zarautzen

Bertsolaria jaio zela ehun urte beteko dira aurten, eta Pello Esnalen hitzaldiarekin hasiko da ekitaldi sorta

Erredakzioa
Donostia
2013ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Eizmendi Basarri (Errezil, 1913-Zarautz, 1999) bertsolari, kazetari, idazle eta ohorezko euskaltzaina jaio zela mendeurrena beteko da azaroan, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zarautzen, hura omentzeko. Pello Esnalek Basarri: hitza eta itzala hitzaldia emango du gaur, eta Nikolas Zendoiak kantuan lagunduko dio. Sanz Enea kultur etxean izango da, 19:00etan hasita. 18an, leku eta ordu berean, Joxemari Iriondok egingo du hitzaldia, Basarriren kazetaritza lana.Hilaren 12an Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatzek emanaldia egingo dute Torre Luzea parkean, eta 15ean Gu ere bertsotan jaialdia izango da udal kiroldegian, 17:30ean.

Azaroaren 24ko ekitaldi nagusian bertsoa, musika, irudia eta antzerkia uztartuko dituzte. 28an Euskaltzaindiaren Akademiaren Herri Literatura batzordeak ageriko ekitaldia burutuko du Zarautzen, eta Osoko Bilkura egingo du hurrengo egunean Euskaltzaindiak bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.