Gaur hasiko da EGOren egonaldi artistikoa

Topaketan ehun musikari baino gehiago elkartu dira, hamar egunez. Euskal Herriko Gazte Orkestrak bost kontzertu emango ditu udako biran, Hondarribian hasita, hilaren 18an. Seohyun Kim biolin jotzailea izango du lagun.

Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak, Gasteizen, entsegu batean. EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA
Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak, Gasteizen, entsegu batean. EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA
Garazi Karrera
2024ko uztailaren 12a
05:05
Entzun

Ehun musikari gazte zein irakasle baino gehiago elkartu dira hamar egunez Euskal Herriko Gazte Orkestrak antolatutako egonaldi artistikoan. Udako bira prestatzea dute helburu: bost kontzertu emango dituzte Ruben Gimenoren gidaritzapean. Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Etxea auditoriumean izango da lehena, hilaren 18an; uztailaren 19an, Azkoitian (Gipuzkoa), Baztartxo udal antzokian; 20an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian; 21ean, Bilboko Euskalduna jauregian; eta Gasteizen amaituko dute, Principal antzokian, uztailaren 22an.

Seohyun Kim korear biolinista gaztearen parte hartzea izango da kontzertuen «berezitasuna», Gazte Orkestraren esanetan. Txaikovskiren Biolinerako kontzertua joko du 15 urteko biolinistak. Kimek aitortu du obra benetan berezia dela: «Sakontasun emozional eta teknika bikainak ditu». Gaineratu du «gogotsu» dagoela euskal entzuleen aurrean pieza jotzeko, baita esperientzia bizitzeko «irrikaz» ere. Korear gazteak Tibor Varga nazioarteko biolin lehiaketa irabazi zuen, Suitzan.

Orkestrak lehen aldiz joko du Txaikovskiren obra hori. Hondarribiko emanaldia Dvorak musikagile txekiarraren Haizezko instrumentuentzako serenatak osatuko du. Gainerako kontzertuetan Mussorgskyk konposatu eta Ravelek egindako doikuntzetatik sortutako Erakusketa bateko margolanak joko dute. Iban Garate izango da azken obra horren narratzailea. Sarrerak EGO fundazioa helbidean eros daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.