Gaur estreinatuko du Luis de Pablok soinu eta orkestrarako kontzertua
MUSIKA. Luis de Pablo konpositoreak Amicitia, soinu eta orkestrarako kontzertua obra estreinatuko du gaur iluntzean, Bilboko Euskalduna jauregian. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Iñaki Alberdi soinu jotzaileak interpretatuko dute lana, eta bihar errepikatuko dute emanaldia. Bestalde, Bilboko Udalak kantata bat konposatzeko eskatu zion musikagileari, 36ko gerran hiria tropa frankisten menpe erori zela gogora ekartzeko, eta atzo entregatu zuen enkargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu