GAUR ELIZONDON KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2022ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Agin Laburu Rezola
Astigarraga (1985)
685 puntu eskuratuta lortu zuen Getxoko saioko hirugarren postua, eta puntu horiei esker lortu du finalaurrekoetarako pasea. Azken Txapelketa Nagusian finalaurrekoen bigarren itzulian ere kantatu zuen.

Alaia Martin Etxebeste
Oiartzun (1987)
Getxoko saioa irabazita sailkatu zen finalaurrekoetarako. Are, Nerea Ibarzabalekin batera, puntu gehien bildu dituen bertsolaria izan da. 2017ko Txapelketa Nagusian finalaurrekoen bigarren itzulian ere kantatu zuen.

Iñaki Apalategi Astigarraga
Beasain (1982)
Hirugarren egin zuen Arrasateko saioan, 664 puntu bilduta. Lortutako puntuek jarri dute finalaurrekoetarako bidean. 2017ko Txapelketa Nagusian ere finalaurrekoen lehen itzulian kantatu zuen.

Joanes Illarregi Marzol
Leitza (1999)
Arrasateko saioa irabazita, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara. Igo du, beraz, finalera iristeko lehen eskailera. Aurreneko Txapelketa Nagusia du aurtengoa, nahiz eta hirutan izan den Nafarroako finalista.

Onintza Enbeita Maguregi
Muxika (1979)
Donostiako saioan 688 puntu bilduta lortu du finalaurrekoetara pasatzea. Bosgarren Txapelketa Nagusia du aurtengoa, baina azken bi Txapelketa Nagusietan ez zuen lortu finalaurrekoetan kantatzerik.

Unai Agirre Goia
Hernani (1975)
2017ko txapelketako finalean kantatu zuen. Hain zuzen, bertan egon zelako lortu zuen aurtengo txapelketako finalaurrekoetarako pase zuzena. Seigarren aldiz kantatuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.