Aitor Bizkarra Ruiz
Abadiño (1996)
Lehenengo Txapelketa Nagusia du aurten, eta Lizarran (Nafarroa) jokatu zuen final-laurdena. Bertan erakustaldia eman, eta, 693,5 punturekin garaipena lortuta, zuzenean lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.
Aitor Mendiluze Gonzalez
Andoain (1975)
2017ko Txapelketa Nagusiko finalean izan zelako, zuzenean sailkatu zen aurtengo txapelketako finalaurrekoetara. Txapeldunorde izan zen orduko finalean. Zazpigarren aldia du aurtengoa Txapelketa Nagusian.
Beñat Gaztelumendi Arandia
Añorga (1987)
Finalista izan zen orain bost urteko Txapelketa Nagusian. Beraz, zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetara. Zazpigarren postua lortu zuen orduan. Laugarrenez kantatuko du aurtenTxapelketa Nagusian.
Eñaut Martikorena Lizaso
Hernani (1995)
Lehen Txapelketa Nagusia du, eta Donostian jokatu zuen final-laudena. Ez zitzaion nahi bezain ondo atera, bosgarren postuan geratu baitzen. Lortutako 674,5 puntuei esker sailkatu da finalaurrekoen lehen itzulira.
Julio Soto Ezkurdia
Iruñea (1987)
691 puntu eskuratuta, laugarren egin zuen Gotaine-Iribarneko saioan (Zuberoa). Hain zuzen ere, puntuaketa horrek eman dio finalaurrekoetan kantatzeko aukera. Puntu-erantzunetan lortu zituen puntu gehien.
Saioa Alkaiza Guallar
Iruñea (1991)
Lehen aldiz ari da kantuan Txapelketa Nagusian. Arrasaten (Gipuzkoa) jokatu zuen saioan, 673 puntu lortu zituen, eta horrek zabaldu dio, hain justu ere, finalaurrekoetara sailkatzeko atea.
GAUR DURANGON KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu