Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Gernika-Lumo (1993)
Donostiako kanporaketan 682,5 puntu eskuratu eta hirugarren egin ondotik lortu du finalaurrekoetan kantatzeko aukera. Saio horretan egin zuen Txapelketa Nagusian debuta.
Amets Arzallus Antia
Hendaia (1983)
2017ko Txapelketa Nagusiko finalean izan zelako, zuzenean sailkatu zen orduan aurtengo txapelketako finalaurrekoetarako. Txapela lortu zuen 2013an. Seigarren aldia du aurtengoa Txapelketa Nagusian.
Asier Azpiroz Iztueta
Zubieta (1991)
Lehen Txapelketa Nagusia du aurtengoa, eta Lizarrako (Nafarroa) final-laurdenean 666 puntu eskuratuta, finalaurrekoetarako sailkatzea lortu zuen. Saio horretan, puntu-erantzunetako ariketan lortu zuen puntu gehien.
Haritz Mujika Lasa
Asteasu (1995)
Bere lehen Txapelketa Nagusiko lehen kanporaketa jokatu zuen Gasteizen. Bertan erakustaldia eman, eta 695,5 punturekin garaipena lortuta, zuzenean lortu zuen finalaurrekoetarako sailkatzea.
Nerea Elustondo Plazaola
Legazpi (1981)
Lehen final-laurdenean parte hartu zuen irailaren 24an, Getxon (Bizkaia). 695 puntu bildu zituen saio horretan, eta horrek modua eman dio, hain zuzen, finalaurrekoen lehen itzulian kantatzeko.
Oihana Iguaran Barandiaran
Villabona-Amasa
(1991)
Gotaine-Iribarnen (Zuberoa) kantatu eta bere onena eman ondotik, 737,5 puntu lortuta egin zuen bigarren. Lortutako puntuazio horrek egin dio, hain zuzen ere, finalaurrekoetan tokia.
GAUR DONIBANE GARAZIN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu