GAUR BILBON KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
2022ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Aitor Mendiluze Gonzalez
Andoain (1975)
Eskura du finaleko txartela. Txapelketa Nagusiko bere seigarren finalean kantatzeko pausoa eman zuen Durangon (Bizkaia).726,5 puntu eskuratu zituen. Beraz, oso egun txarra eduki behar du gaur finalean ez egoteko.

Amets Arzallus Antia
Hendaia (1983)
Normalean baino maila apalagotik aritu zen Donibane Garazin. Orain arteko sailkapenari begiratuta, Julio Soto dago finalean. 642 puntu lortu beharko ditu gaur Arzallusek haren puntuaketa gainditzeko.

Joanes Illarregi Marzol
Leitza (1999)
Ia ziurtzat jo daiteke bere lehen Txapelketa Nagusiko finalean kantatuko duela, ondo kokatuta baitago sailkapen orokorrean.711 puntu ditu oraintxe, eta, beheregi erortzen ez bada behintzat, finalean egongo da.

Jone Uria Albizuri
Getxo (1990)
Bi saio eder egin ditu orain arte, Donostian eta Irunen (Gipuzkoa). Finala ez du ezinezko, baina koska bat gora egin beharko du. 660,5 puntu lortu zituen finalaurrekoan, eta finalean sartzeko, beraz, 669,5 puntutik gora bildu beharko ditu, behintzat.

Maddalen Arzallus Antia
Hendaia (1990)
Finalaurrekoen bigarren itzulira sartzeko azken sailkatua izan zen, 635 punturekin. Irunen kantatu zuen, eta bakarkako ariketan lortu zuen puntu gehien. Halere, 2017ko txapelketan baino koska bat gorago ari da aurten.

Saioa Alkaiza Guallar
Iruñea (1991)
Bere lehen Txapelketa Nagusian oso ondo ari den bertsolaria da, eta ez da final handitik urrutiegi ibiliko. Izan ere, 662 puntu bildu ditu orain arte, eta 667 puntu beharko ditu Julio Sotoren puntuaketa berdintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.