GAUR BAIONAN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

BERRIA.
Askoren artean - Lanartea
2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Beñat Gaztelumendi Arandia
Donostia (1987)
Txapelketa Nagusiko bere hirugarren finalean kantatu ahal izateko pausoa eman zuen Durangoko (Bizkaia) saioan. 716,5 puntu eskuratu zituen: orain bost urteko lehen finalaurrekoanbaino 22 gehiago.

Eñaut Martikorena Lizaso
Hernani (1995)
Finalaurrekoetako bigarren itzulira sartu den azken-aurreneko bertsolaria da, baina txapelketa oso ona ari da egiten. Donostian baino gorabeheratsuago aritu zen Durangoko saioan, baina han ere eman zuen beretik.

Julio Soto Ezkurdia
Iruñea (1987)
Final handian kantatzeko aukerak dituzten bertsolarietako bat da, ondo kokatuta baitago sailkapen orokorrean. 686 puntu ditu orain poltsikoan, eta, beheregi erortzen ez bada behintzat, finaletik hurbil egongo da.

Sustrai Colina Akordarrementeria
Urruña (1982)
Irungo Ficoba (Gipuzkoa) izan du aurtengo Txapelketa Nagusiko lehen oholtza. Bertan erakustaldia emanda irabazi zuen saioa, 710 punturekin. Beraz, oso egun txarra izan beharko du finalean ez sartzeko.

Nerea Ibarzabal Salegi
Markina-Xemein (1994)
Irungo puntuek sailkapen orokorrean atzera bota badute ere, gaur du aukera zer egiteko gai den erakutsi eta finaleko aulki bat bere egiteko. 673 puntu lortu zituen lehen itzulian: orain bost urte baino 10 gehiago.

Unai Agirre Goya
Hernani (1975)
Orain bost urte finalean kantatu zuen, baina aurten zailxeago izango du. Izan ere, Elizondon (Nafarroa) ale politak utzi arren, 652,5 puntu lortu zituen. Beraz, koska handi bat igo beharko du finalean kantatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.