Oihana Iguaran Barandiaran
Villabona-Amasa
(1991)
Zer egiteko gai den erakutsi zuen Gotaine-Iribarneko (Zuberoa) eta Donibane Garaziko saioetan. Doinu berri bat plazaratu zuen, Xorieri mintzo zen kantua oinarri hartuta.
Alaia Martin Etxebeste
Oiartzun (1987)
Jokatu dituen bi saioak irabazi ditu: Getxon bata (Bizkaia), eta Elizondon bestea (Nafarroa). 700 puntutik gora aritu da bietan, eta, maila horretan aritzen bada gaur, finalean sartzeko aukera handia izango du.
Aitor Bizkarra Ruiz
Abadiño (1994)
Erakustaldia emanda irabazi zuen Lizarran (Nafarroa), eta oso maila ona erakutsi zuen Durangon ere (Bizkaia). Are, lehen itzuliko bakarkako onena harena izan zela adierazten dute Durangoko puntuek (153,5).
Agin Laburu Rezola
Astigarraga (1985)
Hirugarren egin du jokatu dituen bi saioetan; Getxon (Bizkaia) eta Elizondon(Nafarroa). Finalaurrekoen lehen itzuliko puntukako ariketan beste inork beste ariketetan baino puntu gehiago lortu ditu (159).
Miren Artetxe Sarasola
Hendaia (1985)
Aurtengo Txapelketa Nagusian, Gasteiz eta Irun izan ditu kanturako oholtza. 670 puntu eskuratu zituen lehen saioan, eta 644,5 puntu, berriz, bigarrengoan. Azken puntu horiei batuko zaizkie gaurkoak.
Onintza Enbeita Maguregi
Muxika (1979)
688 punturekin, bigarren postua lortu zuen Donostian, baina 639,5 puntu ditu orain —Elizondon eskuratutakoak—. Horiei batuko zaizkie gaur Amurrion lortuko dituenak. 2017an baino koska bat gorago ari da aurten.
GAUR AMURRION KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu