Gaur abiatuko da 948 Merkatua, Baluarte aretoan

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARTEA. Nafarroako kultur sektorearen topagunea da 948 Merkatua, eta hirugarren aldia du aurten. Ostiralera bitartean, 50etik gora proposamen eskainiko dituzte bertan. Merkatua kulturaren arloko profesionalentzako «elkargunea» izatea nahi du Nafarroako Gobernuak, «elkarrizketaren bitartez kultura aberasteko». 13:00etan zabalduko dute, gaur, ekitaldi instituzional batekin.

Azokak bi atal izango ditu: 948 Pro eta 958 Art. Lehena izango da nagusia, eta Baluarte auditoriumean egingo dute egunero, goizez. Hitzaldiak, eztabaidak, proiektuen aurkezpenak eta tailerrak emango dituzte, eta, aldi berean, beren lana erakusteko mahaiak jarriko dituzte 25 profesionalek.

948 Art atalean, berriz, askotariko arte adierazpideen ikuskizunak eta erakusketak egongo dira. Gaur, Txuspo Poyoren Izaro eta Iker Oiz, Maier Irigoien eta Isabel Saezen Zauria(k) dokumentalak eta Bilaka kolektiboaren Saio zero ikuskizuna eskainiko dituzte, besteak beste. Aurten, «diziplinartekotasunaren» aldeko apustua egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.