'Gartxot' animazioko filma gaur estreinatuko da zinema aretoetan

Campionek idatzitako Itzaltzuko bardoaren kondaira moldatzen du Elordik eta Urmenetak zuzendutako filmak

Gartxot filmeko irudi bat. SOMUGA.
Bilbo
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Arturo Campion idazle nafarrak 1917an asmatu zuen Itzaltzuko bardoaren istorioa. Erreinu zaharraren konkista eta akulturazio prozesua azaltzeko, Zaraitzuko (Nafarroa) kondaira ilun bat moldatu zuen, eta, testuari indar sinbolikoa emateko, XII. mendeko Orreagan kokatu zituen Gartxot, Itzaltzuko bardoa-ren gertakizunak. Herriari istorioak kantari kontatzen dizkion gizona da Gartxot; bardoa, alegia. Orreagako abadeari ez zaio gustatzen Gartxoten jarduna, eta deserriratu egingo du, bide batez haren seme Mikelot bahituz, latinez kantatzen duen fraide bilakatzeko asmoz. Planak ez dira, baina, beti pentsatu bezala ateratzen.

Campionen istorioa moldatu dute Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak Gartxot, konkista aitzineko konkista animazioko film luzean. Somugak ekoitzi du proiektua; filmeko musika Benito Lertxundiren kantuak dira, eta Zuberoako aktoreek jarri dituzte pertsonaien ahots gehienak.

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako zinema aretoetan emango dute filma, eta, horretaz gain, ikusleek Getxon (Bizkaia), Irunen, Errenterian (Gipuzkoa) eta Uharten (Nafarroa) ere izango dute ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.