Itsasoari lotutako jaialdia da maiatzaren 28tik 1era Pasaian (Gipuzkoa) egingo den Itsas Festibala, eta, aurten ere, bertan antolatuko dituzten jarduera guztiek harekin zerikusia izango dute. Hala, hamaika ontzik hartuko dute parte, eta horien artean izango dira Shtandart, Oosterschelde eta Marite itsasontzi handiak ere. Kultur jarduerei dagokienez, musikak protagonismoa izango du jaialdian. Hain zuzen ere, Texas, Gari eta Celtas Cortos izango dira jaialdiaren kartelburuak, baina, haiez gain, beste hainbat musika proposamen ere izango dira.
Maiatzaren 28an, itsasontzi handiak heldu eta gero, Garik kontzertua emango du Pasai San Pedron.Ostiralean, berriz, Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da Antxoko barrutian, eta Maria Berasartearena, berriz, Donibanen. Bukatzeko, larunbatean Texas Eskoziako taldearen kontzertua izango da, Trintxerpeko barrutian. Horiez gain, beste artista batzuk ere izango dira jaialdian: Lur Usabiaga, ELE eta Arizona Baby, hain zuzen, eta Katapulta Tour Gipuzkoaren bidez; Beste Urtaroak, Matilda, Idoia Asurmendi eta Siete C taldeek ere emango dituzte kontzertuak. Saio guztiak doakoak izango dira.
Gari, Celtas Cortos eta Texas ariko dira Itsas Festibalean
Jaialdia maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean egingo dute, Pasaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu