Garbiñe Ortega, Ikuspuntu jaialdiko zuzendari

2017ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
ZINEMA. Oskar Alegriak zuzendu du azken urteotan Iruñeko Ikuspuntu jaialdia, eta, aurtengoa azkena izango zela iragarri ostean, Garbiñe Ortega izendatu dute festibaleko zuzendari artistiko berri. Deialdi publiko baten bidez, bederatzi hautagairen artean aukeratu dute Ortega zinema dokumentalaren jaialdia gidatzeko.

Gasteizen jaio zen, 1981ean, eta Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta zinema esperimentalean espezialista. AEBetan eta Mexikon bizi izan da azken urteotan, eta haren lanak nazioarteko hainbat jaialditan erakutsi dituzte. Gaur egun, Bruce Baillie AEBetako zinema abangoardiaren aitzindari izan zenaren inguruko dokumentala prestatzen ari da. Halaber, Gasteizko Montehermoso eta Bilboko Azkuna kultur espazioetan aholkulari ere badabil.

Izendapenaren berri ematean jaialdiak azaldu duenez, orain arte festibalera hurbildu ez den publikoa erakarri nahiko luke Ortegak, eta «ez-fikzioaren eremuan praktika artistikoen arteko zubiak sustatu, batez ere, zinemaren, literaturaren eta arte eszenikoen artekoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.