Galtzagorri elkarteak Urrezko Luma jaso du Bilboko Liburu Azokan
LITERATURA Iñaki Markotegi Galtzagorri elkarteko lehendakariak Bilboko Liburu Azokako Urrezko Luma jaso zuen atzo, Galtzagorrik «euskarazko haur eta gazte literaturaren sustapenean egindako lanagatik». Elkartea 1990ean sortu zen, eta bi izan dira haren helburu nagusiak ordudanik: haur eta gazteen artean irakurketarako zaletasuna bultzatzea eta haur eta gazte literatura ezagutaraztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu