Galdakaon jokatuko dute, gaur, Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa
BERTSOLARITZA. Finalaurrekoen fasean sartuta dago Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta horietako hiruretatik bigarrena jokatuko dute gaur Galdakaon. Urreta kiroldegian izango da saioa, 17:00etan, eta sei bertsolari ariko dira kantuan: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Josune Aramendi Perez, Oihana Bartra Arenas eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako, eta besteek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu