Mikel Arostegiren (Portugalete, 1965) Urrezko orrazia nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Xabier Mendigurenek osatu dute epaimahaia, eta erabakia aho batez hartu. Guztira hamazazpi lan aurkeztu dira. Irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta udazkenean kaleratuko da haren liburua. Bi hari nahasten ditu Arostegik osatutako istorioak. Batetik, familia handi bat dago: aita-amak eta alaba bat. Herentzian jasotako etxe batera joango dira bizitzera, eta gorabeherak izango dituzte. Bestetik, berriz, fantasiazko mundu bat osatu du egileak: sorginak eta sorginkeriak, laminak eta bestelako izaki mitologikoak. Hari biak «trebeziaz» lotu izana eta gertakizunaren korapiloa askatzeko abilezia baloratu du epaimahaiak.
Arostegik Nerbioiko piratak haurrentzako liburua kaleratu berri du Elkar argitaletxearekin.
Gaizka Arostegik irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria
'Urrezko orrazia' nobelan familia giroko kontuak eta fantasiazkoak nahastu ditu idazleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu