Fukushimako tragediari buruzko horma irudi bat egin du Santxotenak

Japoniako istripu nuklearrari buruzko altzairuzko eskultura bat ere jarri du Arabako hotel batean

Xabier Santxotena artista, Fukushimari eskainitako bere horma irudiarekin. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Tsutomo Tomotsunerekin zegoen Xabier Santxotena artista nafarra Japoniako tsunamiaren berri jaso zuenean, Tokioko Unibertsitateko irakasle den bere kidearekin. Gogor egin du lan geroztik Fukushimako tragediari buruzko horma irudi erraldoi bat sortzeko. Eskuz aritu da, zurezko habeetatik abiatuta, desastrea irudikatu nahian. 17,50 metro luzeko lana atera zaio, azkenean, eta 2,10 metroko altuerakoa.

Hondamenaren lau faseak ageri dira piezan, artistaren hitzetan: zibilizazioa, garapena, natura eta kaosa. Eta altzairuzko eskultura batez irudikatu du bosgarrena. Arabako Arcos De Quejana hotelean daude bi lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.