ZINEMA. Frantziako zinema beltzari, polar deiturikoari, eskainiko dio bere hurrengo zikloa Donostiako Nosferatu programazioak. Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, eta aurtengo urtarrila eta abendua artean garatuko da. Hamabi hilabete horietan 30 bat film emango dituzte.
Oraingoz, halere, lehenengo hiruhilekoan programatuko dituzten filmen berri eman dute. Honako hauek dira: Fantômas: À l'ombre de la guillotine (1913), Ménilmontant (1926), La Chienne (1931), La Tête d'un homme (1933), Le Dernier Tounant (1939), Le Corbeau (1943), La Môme vert de gris (1953), Touchez pas au grisbi (1954), Maigret tend un piège (1958), Des femmes disparaissent (1959) eta Les yeux cernés (1964).
Zikloarekin batera, bi liburu argitaratuko dituzte, bata gaztelaniaz (El polar francés 1933-1982, Antonio Jose Navarrok koordinatua), eta beste bat euskaraz, Iñigo Marzabalek koordinatuko duena —hori urte amaieran iritsiko da—.
Frantziako zinema beltzari buruzko zikloa, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu