Frantziak ondasun izendatu du bertsolaritza

2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Frantziako Kultura Ministerioak ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du bertsolaritza Ipar Euskal Herrian. Bertsularien Lagunak elkarteak egin zuen horretarako galdea, eta orain jaso du erantzuna. Nafarroak ere hala du sailkatua 2018az geroztik.

Ainhoa Elizondo Bertsularien Lagunak elkarteko kideak kontent hartu du berria: «Duen garrantzia eman behar zaio izendapenari, ez gehiago eta ezgutxiago: bertsolaritza mugimendu bizia da gaur egun, herriz herri eragile, sortzaile eta pertsona askok egindako lanari esker. Urteetako lanari egindako aitortza gisa hartu behar dugu izendapena».

Jaso berri duten arrapostua urtebeteko lanketatik jin da. Izan ere, iaz abiatu baitzuten proiektua, Beñat Iturralde Agirre antropologoaren gidaritzapean. Thais Boukellak ere lagundu du beharrezkoak ziren ikerketak egiten. Eta Fabien van Geert, Thierry Truffaut eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa ere izan dituzte laguntzaile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.