Kritika. Musika

Frank Turner

Frank Turner / 'Undefeated'
2024ko maiatzaren 19a
05:10
Entzun

FRANK TURNER

'Undefeated'

 

Diskoetxea: Xtra Mile Recordings.

Folkeko punkena edota punkeko folkena izan daitekeela irakurri dut nonbait, eta Frank Turner artistaren inguruko deskribapen ezin hobea iruditu zait. Ibilbide luzea darama, eta oraingoan ere rocka oinarri duen —baina alde batera eta bestera mugitzen den— hamalau abestiz osaturiko disko berria argitaratu du, hitz zuzen eta hainbatetan gordinez osaturiko eta melodia kutsagarriz beterikoa. Zahartzen joateak zer suposatzen duen zintzoki azaltzen digu Turnerrek lehen pertsonan. Entzuteko errazak diren melodiekin bildu ditu hitzak, gitarra akustikoak tartekatuz sarritan, eta baikortasunerantz garamatzate. Erraz eta gustura entzuteko lana, batzuetan apaindurarik gabekoak ere eskertzen dira eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.