Francois & The Atlas Mountains gehitu zaio Kutxa Kultur jaialdiari

Havok, The Lookers, Vulk, Skaiketan eta Floating Points ere ariko dira musika festibalean. Irailaren 15ean eta 16an egingo da Donostian

Francois & THe Atlas Mountains taldea. BERRIA.
Erredakzioa
Donostia
2017ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Urte berezia izango da aurtengoa Kutxa Kultur Festibalarentzat, ez alferrik orain arte bere kokagunea izan duena, Igeldoko jolas parkea, utzi, eta Donostiako hipodromoan antolatu dute aurrenekoz. Badira hilabete batzuk eman zituztela antolatzaileek aurtengo artista nagusien berri, baina programazioa osatzen segitzen dute. Atzo bertan jakinarazi zuten beste izen zerrenda luze bat, zeinean Francois & The Atlas Mountains taldea nabarmentzen den. Frantziar, belgikar eta ingelesek osatua, indie-poparen eta folkaren artean mugitzen da, eta erritmo afrikarrak ere biltzen ditu. Solid Mirage da taldearen bosgarren eta azken diskoa.

Horretaz gain, Havok, The Lookers, Vulk, Division Minuscula, Skaiketan, Tversky, Bagwaves, Kaixo eta Kelly Kapowsky ere gehitu zaizkio programazioari.

Bestalde, musika elektronikoari bideratutako gune bat ere izango da aurten jaialdian —Paddock gunea—, eta horretan sei artista ariko dira, hiru egun bakoitzeko, 21:00etatik 06:00etara. Floating Points, Pional eta Powder ariko dira lehenengo egunean, eta Erol Alkan, Horsemeat Disco eta Morgan Hammer bigarrenean.

Egunez egun

Atzo iragarritako artistekin Kutxa Kultur Festibalaren programazioa itxitzat jo dute antolatzaileek; horrenbestez, egun bakoitzean zeinek joko duten ere erabaki dute. Hala, irailaren 15ean, ostiralez, The Hives izango da talde nagusia, eta harekin batera, Love of Lesbian, Francois & The Atlas Mountain, Amateur, Depedro, Jeremy Jay, Havoc, Vulk, Zea Mays, Division Minuscula, Tversky eta Baywaves ariko dira.

The Jesus and Mary Chain izango da bigarren eguneko talde nagusia, eta haren aurretik joko dute The Drums, The Divine Comedy, Hercules & Love Affair, Kokoshca, The Lookers, Skaiketan, Vanessa Zamora, Kaixo eta Kelly Kapowskyk.

Bi eguneko abonamenduak 45 euroan jarri dituzte salgai —maiatzaren 9ra arte— eta egun bakarrerako 25 eurotan —27ra arte—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.