Donostiako 73. Musika Hamabostaldia
Francisco Escudero omenduko dute gaur Miramar jauregian
Musika Hamabostaldiak Francisco Escudero musikagilea omenduko du gaur Miramar jauregian, EHUko Udako Ikastaroekin, Eresbilekin eta Musikenerekin antolatutako ekitaldian. 10:00etan, Francisco Escudero dokumentala emango dute, Lizardi poetaren biloba Jose Mari Agirrek idatzi eta zuzendutakoa. 11:15ean, Itziar Larrinaga musikologoak Francisco Escudero: musika tradizionalaren igorpenaren berritzailea hitzaldia eskainiko du. Francisco Escudero: modernitate musikalaren zubi gaia abiapuntu, mahai inguruan jardungo dira Jon Bagues (Eresbil), Ramon Lazkano (Musikene), Iñaki Alberdi (Musikene) eta Francisco M. Escudero (Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionala) 12:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu