Francisco Escudero hil zela 100 urte direla eta, Zarauzko 24. Musika Zikloa bereziki hari eskainiko diote, Gari Berasaluze kultura zinegotziak azaldu duenez. Hala, bihartik hasi eta hilaren 26ra bitarte, hainbat taldek errepasatuko dute konpositore zarauztarraren errepertorioa. Lehendabizikoak Et Incarnatusekoak izango dira. Herriko abesbatzarekin batera, Hojas de álbum, eta Izar ederra moduko kantuak eskainiko dituzte.
Hilaren 10ean, Pablo Sorozabal haize boskoteak Escuderoren piezak jotzeaz gain, taldeari izena ematen dion konpositorearenak ere eskainiko ditu. Azkenik, Europa laukotea arituko da hilaren 26an, hiru konpositore —Aita Donostia, Juan Crisostomo Arriaga eta Francisco Escudero bera— ardatz dituen kantu zerrendarekin.
Debako musika zikloa, ostera, gaur hasiko da, David Sagastume kontratenorraren eta Daniel Oiarzabal klabezin jotzailearen eskutik. Goitik behera Bachen doinuz osaturiko egitaraua prestatu dute bi musikariek. Hilaren 9an, bi euskal musikari arituko dira —Thomas Ospital eta Laurent Dupere—, eta Antonio Vivaldiren zein Olivier Messiaenen piezak joko dituzte. Hilaren 23an, berriz, Isasi laukoteak Maurice Ravel eta Claude Debussy oroituko ditu; eta, bukatzeko, Secretum taldekoek antzinako musika eskainiko dute.
Francisco Escudero konpositorea oroituko dute bihartik hasita Zarauzko Musika Zikloan
Bachen piezak izango dira entzungai gaur Debako jaialdian, Daniel Oiarzabal eta David Sagastumeren eskutik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu