MUSIKA. Bere hamargarren urteurrenean, gitarra hartu du ardatz Nafarroako Flamenco on Fire jaialdiak. Hain zuzen, alzapúa kontzeptua jarri dute programaren erdigunean; flamenkoan gitarra jotzean erabiltzen den teknika. Abuztuan egingo dute jaialdia, Vianan, Tuteran eta Iruñean. Eta aurrez bertan joko duten zenbait izen iragarriak bazituzten ere, atzo eman zuten kontzertu nagusien berri.
Atariko modura, jakina zen Miguel Poveda Iruñeko Baluarten ariko dela hil honen 25ean. Bada, kontzertu horri beste batzuk batu zaizkio orain: David Lagos Vianan izango da abuztuaren 18an, eta Farruquito Tuteran, 19an. Abuztuaren 23tik 27ra, berriz, Vicente Soto Sordera, Antonio Reyes, Rosario La Tremendita, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Tomatito, Eva Yerbabuena, David de Arahal, Victor Franco, Alejandro Hurtado, Jose del Tomate, Estrella Morente, Solea Morente, La Plazuela taldea eta Tomasito izango dira Iruñean.
Sarrerak salgai daude jada.
Flamenco on Fire jaialdiak gitarra izango du ardatz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu