MIARRITZE. Urtarrilaren 18an hasi eta astebetez iraun behar zuen Fipadoc dokumentalen jaialdiak, baina ezinezkoa izanen da. Egoerak hala uzten badie, jaialdia martxoan eginen dutela iragarri dute antolatzaileek. Hala, ahal bezain laster emanen dute jaialdiaren gibelatze dataren berri, baina, momentuz, ez dute modurik horretarako. Izan ere, urtarrilaren 7ko hitzartzean, Jean Castex Frantziako lehen ministroak ez du esan zehazki noiz irekiko diren zinema gelak, eta ezjakintasunean segitzen dute Fipadoceco antolatzaileek. Azpimarratu beharra da joan den urriaren 30etik hetsirik dirautela zinema gelek, eta otsailera bitarte gutienez hetsirik egonen direla Ipar Euskal Herrian.
Hortaz, jaialdian egin beharra zutenaren zati bat modu digitalean eskaintzea erabaki dute; profesionalentzat zuzenduak ziren tailer eta hitzaldiak, hain zuzen ere. Bestalde egitekoak zituzten dokumental proiekzioak, lehiaketak eta hitzaldiak errealki egin nahi dituzte, beste data baten zain egon behar badute ere. «Guretzat, jaialdi hau jendearekin elkarbanatzeko egina da, mintzatzeko, ikasteko». Aurten ere, munduko hamaika txokotako dokumentalak izanen dira ikusgai, eta fokua Visegradeko taldean jarriko dute: Txekia, Polonia, Hungaria eta Eslovakia.
Fipadoc dokumentalen jaialdia atzeratu egin dute
Zinema gelek hetsirik egon beharko dute otsailera bitarte gutienez, eta ez dakite noiz egiten ahalko duten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu