Helena Taberna zinemagilearen obra ezagutzeko aukera emango du abendura bitartean Euskadiko Filmategiak. Haren film luze guztiak ez ezik, zuzendariak egin dituen lan labur eta iraupen ertainekoak ere emango dituzte Filmategiak Donostian duen egoitzan. Horretaz gain, Carlos Roldanek idatzitako liburu bat ere argitaratu du Euskadiko Filmategiak: La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna.
Zikloa gaur hasiko da, Yoyes (2000) bere lehen film luzearen emanaldiarekin. Hilaren 18an, La mujer de Lot (1990), 87 cartas de amor (1992), Emiliana de Zubeldia (1993) eta Nerabe (1996) film laburrak emango dituzte; 25ean, Busto de poeta (1991), Alsasua 1936 (1994) eta Recuerdos del 36 (1994); azaroaren 25ean, Extranjeras (2003); abenduaren 6an, La buena nueva (2008); 14an, Nagore (2010); eta 20an, azkenik, Acantilado (2016). Saio guztiak 20:00etan izango dira.
Bihar, berriz, Agnieszka Hollandekin solasean ariko da Taberna, Tabakaleran (18:00).
[youtube]https://youtu.be/It-pXxUwDTI[/youtube]
PERTSONAIA. Helena Taberna
Filmategiaren aitortza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu