Film hautatuak

2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
'The Year of Living Dangerously' (1982). Christopher Kochen izenburu bereko eleberrian oinarrituta, filmak Guy Hamilton kazetaria (Mel Gibson) du protagonista. Indonesiara doa, Sukarno lehendakaria boteretik egozteko iraultzaren garaian, eta amodiozko harreman sutsua biziko du Erresuma Batuaren enbaxadako funtzionario batekin (Sigourney Weaver).

'Dead Poets Society' (1989). Ospe handiko akademia atzerakoi batean, literaturako irakasleak (Robin Williams) aldaketa sakona eragiten du bere ikasleen artean, poesia erabiliz horretarako oinarri nagusitzat. Tom Schulmanek Oscar saria jaso zuen 1990ean, film honen gidoiarengatik.

'The Truman Show' (1998). Telebistako reality show-en eredua azken muturreraino eramanda erakusten du filmak. Bizitza osoa kameren aurrean eman du Truman Burbank gazteak (Jim Carrey), berez telebistako dekoratu handi eta sofistifikatua baino ez den herrixka batetik irten gabe. Trumanen inguruko guztiak, baita gurasoak eta maitalea ere, jakinaren gainean dauden aktoreak dira. Bera da ezer ez dakien bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.