«Fikzioa gure hizkuntzan egin ahal izatea sekulakoa da»

Jon Plazaola Larrañaga aktoreak ‘Tu-tum, platz!’ bakarrizketa egingo du gaur, 20:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Bakarrizketa berak idatzi du eta bere bizipenetan oinarritua dago. Elkarrizketa egin dio 'Goierriko Hitza'-k.

(ID_17068769758185) (/EZEZAGUNA)
Jon Plazaola aktorea. GOIERRIKO HITZA
Asier Zaldua (Goierriko Hitza)
2024ko otsailaren 2a
08:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Bakarrizketekin hasi zenuen zure ibilbidea. McRea irlandarraren eskutik izan zen, ala?

Urretxun Gerard McRea Clarke Derryko Ipar Irlandarra bizi zen. Hark ekarri zuen stand-up komediaren, bakarrizketen, fenomenoa. Asteburuetan Urretxuko Fox tabernan lan egiten nuen, unibertsitateko gastuak ordaintzeko, eta jendeari txisteak kontatzeko ohitura nuen. McReak Foxen bertan emanaldi bat egitea proposatu zidan eta ezetz esaten ez dakidanez… Hura izan zen nire lehen emanaldia: 2000. urteko azaroan. Ondoren, Urretxuko gaztetxean ere aritu ginen. Herritik kanpo, Zaldibarko gaztetxean egin nuen lehen aldiz. Duela gutxi Zaldibarko frontoian izan nintzen, Tu-tum, platz! bakarrizketa egiten. Hasi eta gutxira Zaldibarren izan nintzela aipatu nuen eta ikusle batek gogoratzen zuela esan zuen. Ze arropa neraman ere gogoratzen zuen. Oroitzapena utzi nuen behintzat, ez dakit onerako edo txarrerako!

Bakarrizketek telebistaren atea ireki zizuten.

Garazi Urdanpilletak, nire ikaskide baten neska-lagunak, bakarrizketa batean ikusi ninduen eta kamera ezkutudun saio batean bromak egiteko egokia nintzela pentsatu zuen. Kuxkuxeroak izeneko saioan lan egin nuen, 2003an.

Elkarrizketa irakurgai Goierriko Hitza-ren Goiberri-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.