Gaumin argitaletxeak Fernando Morilloren gazte literaturako bi eleberri plazaratu ditu: Abbadiaren sekretua eta Zonbia San Mamesen. Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian ostatu hartuta idatzi zuen Morillok Abbadiaren sekretua eleberria, EIE Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Itsasbazterreko IAEZIk (Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak) eta Euskal Kultur Erakundeak emandako beka baten laguntzaz.
Ekhiñe Egigurenek eskuratu du beka hori antolatzaileek egindako bigarren deialdian. Morillok bezala, Nekatoenea baserrian hartuko du ostatu aurkeztu duen proiektua gauzatzeko.
Fernando Morillok gazte literaturako bi eleberri kaleratu ditu
Gaumin argitaletxeak jarri ditu plazan 'Abbadiaren sekretua' eta 'Zonbia San Mamesen'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu